XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Azter dezagun nolakoa den higidura, plano bakoitzean:.

Azelerazioa interesatzen zaigu soilik .

Hau da, partikula hori azelerazio konstantez jaisten da planoan behera.

Simetriaz, beste planoan ere gauza berbera jazoko da.

Hots: Plano bietan dagoen bitartean, etengabe jasango du planoan beheranzko azelerazioa.

Bestalde energia kontserbatu egin behar da.

Labur esanik, honelakoa izango da higidura: 1. Hasieran A puntuan askatzen da, abiadurarik gabe.

2. AB tartean higidura uniformeki azeleratua izango du azelerazioak balio duelarik.

3. BC tartean higidura uniformeki dezeleratua izango du, dezelerazio berberaz .

C puntuan gelditu egingo da, puntu hau A delakoaren altuera berekoa izanik, energia kontserbatu egiten baita.

4. CB tartean AB tartearen antzera.

5. BA tartean BC tartearen antzera.

6. Eta berriro, A puntuan geldituz, errepikatu egingo da prozesua.